Seme-alabei paratzen zaien abizena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Historikoki joera aitaren abizenari lehentasuna ematea izan da, baina XXI. mendean gurasoek aukera dute haurrari zein abizen paratu erabakitzeko. Gaiari buruzko gakoak azaldu dizkigu Maixa Utrera BERRIAko kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.