O no será

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak 1977tik 2019ra


Listen Later

 
Azaroaren 1, 2 eta 3an data historikoak datozkigu. Durangon ospatuko dira Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak ‘Salda badago!’ izenburupean. Esan bezala, bosgarrenak dira, aurrekoak: 1977, 1984, 1994 eta 2008an izan ziren, lehenengo hirurak Leioako Campusean eta laugarrenak, Portugaleteko EHUko fakultatean ospatu ziren. Beraz, aurten jardunaldiak izango direnez, beste edizioetan murgiltzeko gogoa piztu zitzaigun eta horretarako Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak diren Anabel Sanz eta Bego Zabala izan ditugu gurean. Ondoren, aurtengo edizioko antolakuntzan dabilen Amaia Zufia elkarrizketatu dugu.
Saiorako oinarri gisa, Edurne Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolazak idatzitako Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat erabili dugu.
The post Euskal Herriko Jardunaldi Feministak 1977tik 2019ra appeared first on Halabedi.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi