Sakabanaketa bukatuta, euskal presoen egoera du aztergai Berriketan saioaren atal honek. Urruntzerik politikarik gabe, euskal presoen aldeko aldarriak, mezuak, ekitaldiak eta manifestazioak egokitu dituzte. Egoera aztertzeko Iosu Alberdi BERRIAko kazetariarengana jo dugu, eta Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileen hitzak ere bildu ditugu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.