Errobi musika taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte eman zuten lehenbiziko kontzertua, eta hamar urteko ibilbidean bost disko argitaratu zituen. Euskal rockaren aitzindarien ibilbideari errepasoa eman diogu Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariarekin eta Gorka Erostarbe Badok musika atariko arduradunarekin.
Atal honetan Errobi taldearen kanta hauek aditu daitezke: 'Kanpo', 'Aitarik ez dut', 'Gure lekukotasuna', 'Nora goaz?', 'Ametsaren bidea', 'Agur t'erdi' eta 'Gure zortea' Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.