Euskal presoen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, euskal presoen aldeko manifestazioa antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, ETAk jarduera armatua utzi eta hamabost urtera presoen afera konpontzeko garaia delakoan. Gaur egun euskal presoen egoera zein den azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.