Albistegiaren ostean, Aingeru Epaltzaren zutabea kataluiniaz. Zortzietan, Gotzon Iparragirrerekin hitz egin dugu, preso dagoen Ibon Iparragirreren osasun egoera larriaz. Solasaldian Joseba Arruti, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi kazetariak, eta Martin Aranburu Artur Mas-en aholkularia ere izan da gurekin. Islandian gaztetxoen alkohol tasa jaisteko programari erreparatu diogu eta azken zatian basogintza: Nola daude euskal basoak? Zer landatzen da bertan? Ibone Amezaga irakaslea, Eneko Aurrekoetxea basozaina eta Ismael Mondragon Gipuzkoako Aldundiko baso zuzendaria izan dira gurekin....