Oscar gaua eta pelikula onena izendatzerakoan izan den akatsa hizpide izan dute Begoña del Teso zine kritikariarekin. Garellanoko behin-behineko autobus getolkian lehen eguna nola hasi den ere kontatu dute albistegian. Tertulian, berriz, Arantza Zulueta abokatua libre utzi ondorengoak eta Francesc Homs generalitateko bozeramaile ohiak Auzitegi Gorenean egitekoa duen deklarazioa hartu dituzte hizpide, besteak beste. 09:30etatik aurrera, Jon Garaño eta Aitor Arregi, Aundiya filmako zuzendariak elkarrizketatu dituzte...