Bilboko eta euskal herrietako poeta, "euskal kultura astindu zuen gizona" izan zen Gabriel Aresti, Josu Goikoren esanetan. Poeta soziala, eta pertsona "zaila" aldi berean, bere izaera pertsonalaren ondorioz. Gazterik hil zen, 41 urterekin eta gaixoaldi baten ondoren.
"Harri eta herri" da haren liburu famatuena, 1964koa, eragin handia izan zuena euskal literaturaren historian, formagatik eta bereziki zerabilen tematika sozialagatik. "Zorrotzako portuan aldarrika", "Egia bat esateagatik", edo eta "Nire aitaren etxea" poema markatzaileak jasotzen ditu liburu horrek. Josu Goikok ordea, "Harrizko herri hau" (Lur 1971) liburua aukeratu du Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako. "Liburu tristea" azpimarratu du Josuk eta honoko hiru poema hauek aukeratu ahots goranzko irakurketarako. "Gizonaren ahoa", "Gizona geldi-arazteko bertsoak" eta testamentua dirudien poema "Kontadore eta poeta" deritzona.
Eman Play eta gozatu!