Poesia egunerako kultur eragile baten poesia aukeratu du Josu Goikok, Gotzon Barandiaranen "Katamalo" (Susa 2007) poema liburutik aukeratuta. Unibertsitatean elkar ezagutu zuten kultur eragileak eta biek eta opari txiki bat egin nahi izan dio urte betetzean.
Podcastaren atala prestatzeko berriz irakurrik , iruditu zaio ahots indartsua daukan liburua, "eta ahots hori da politikoa, goitik behera ezarrita diguten statu quoaren salatzailea, eta da ume baten ahotsa, eta da maitale baten ahotsa, eta da etorkizun hobe baten esperantzan dagoen ahots poetikoa", Josu Goikoren iritzirako.
Ostondo edo ostenduk, gorde edo ezkutatu esan nahi du eta "Ostondu sakon poza" du izen burua aukeratutako aurreneko poemak. "Soka Labur" sailetik da bigarren poesia aukera eta "Argazkiekin zorretan" deritzo hirugarrenak.