Berriketan

Grafiti baskoia


Listen Later

Lantzeko idazkuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki aurkeztu dute duela bi mila urte ustiatzen zuten meatzean zizelkatutako hitz bat: 'ikae' edo 'igae', adituen arabera. Aurkikuntza honen nondik norakoak eta adituek planteatzen dituzten hipotesiak azaldu dizkigu Mikel P. Ansa BERRIAko editoreak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BerriketanBy Berria