Martxoaren 17ko greba orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal sindikatuek 1.500 euroko gutxieneko soldata ezarri nahi dute Hego Euskal Herrian, eta patronalarekin zein erakunde publikoekin adostasunik lortu ez dutenez, greba orokorrerako dei egin dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia saileko kazetariak aldarrikapen horri buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.