Lan astea murrizteko aukera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hegoaldean, 40 orduko muga ezartzen du legeak; Iparraldean, 35 ordukoa, baina aise gainditu liteke muga 2008ko lan kodearen erreformaz geroztik. Gai horren gako nagusiak aztertu ditugu Imanol Magro eta Xalbat Alzugarai BERRIAko kazetariekin.
Atal honen hasieran Mikel Laboa eta Artze Anaien 'Gizona eta lana / Bakea' kantua agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.