
Sign up to save your podcasts
Or


Ulua hedabidean oporrak hartzen ditugu abuztuan eta denboraldiari bukaera ematen diogu egindakoa errepasatzen.
Denboraldi honetan #Hamaiketakoa podcast formatutik bideopodcasta izatera pasa da! Eta hauek izan dira gure lehenengo gonbidatuak ;)
Topa egiten dugu beraz izandako denboraldiarengatik eta irailetik aurrera etorriko denagatik!Eskerrik asko uluakide!
Ondo pasa oporretan eta gogoratu: Atal guztiak ikusgai eta entzungai dituzula Spotifyn eta YouTuben!
Bittor Barandiaran, Bittor Kas, sukaldaria eta eduki sortzailea da. Hainbat urtez jatetxeetan lan egiten egon eta gero bere bakarkako ibilbideari ekin dio orain catering zerbitzu batekin.
Sukaldaritzaren friki hutsa da! Eta, aldi berean, oso kritikoa mundu horretan gertatzen diren hainbat egoerekin.
Euskowboy pertsona erreala edo pelikula bateko pertsonaia da?
Hainbeste gauza egiten ditu Beñat Uribe-Etxebarria Etxeberriak, zaila egiten zaiola bere burua definitzea. Baina zerbait du argi: bere bizipen guztietatik ikasitakoa sartzen du motxilan eta horrekin egiten du komedia.
Jone Bengoa, umoregilea eta ilustratzailea da, bizitzan egiten bezala desegiten asmatu duen horietakoa.
Txiki-txikitan hartu zuen arkatza lehenengoz eta ordutik ez du askatu. Horrek egin du den bezalakoa. Minbiziak ere txikitatik zeharkatu du bere bizitza. Agian, hortik datorkio gauzei dagokien tamaina emateko gaitasuna.
Sua Enparantza, antzezle eta dantzariarekin, estreinatu dugu Hamaiketakoa bideopodcast formatuan!
Estudio berrietara etorri da Sua eta sumatzen da ez diela beldur kamerei hainbat bonbazo informatibo bota baititu...
Ikusi elkarrizketa eta on egin!
Garazi Albizua gidoilaria, diseinatzaile grafikoa eta idazlea da. Aspaldi erabaki zuen ez zituela sare-sozialak nahi eta ez du inoiz Adimen Artifiziala probatu, ez du nahi.
Hamaiketakoa egitera etorri da gure estudioetara, ardoa eta tortillarekin lagunduta, teknologiarekin eta bizitzaren abiadurarekin zer nolako erlazioa duen kontatu digu eta horrek bere sorkuntza prozesuan duen eragina azaldu du.
Eduki sortzaileek norentzat sortzen dute edukia? Normalean publikoak erabakitzen du, baina Iker Iribarrenen kasua ez da hori, berak kuadrillan sortzen diren txisteak eta ideiak sareetan konpartitzen baititu.
Hamaiketakoa egiten ari ginela, ardoa eta tortilla medio, bere eduki sortzaile rola zein den kontatu digu eta bere algoritmoa zein den jakin dugu. Zer eduki mota uste duzue kontsumitzen duela Ikerrek?
Maren Lezeta Realeko jokalaria da. Txiki-txikitatik ibili izan da baloiarekin alde batetik bestera eta Aretxabaletako plazan afizio bezala hasi zena orain bere ogibidea da. Hamaiketakoan Aretxabaletako erdilariak erritualei, laguntasunari eta musikari buruz hitz egin digu.
Lide Hernando, Bele, abeslaria eta gitarra jotzailea da. Muturrez zerura lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan, baina azken lan honek suposatzen duen bidaia berria bizitzen ari den bitartean, oraindik jarraitzen du Fermin Muguruzarekin egindako biraren ajeak.
Futbolean abila da eta musikan ere bai. Txikitatik izan du musikarekiko ezin egona. Mr Luken bezala sinatzen ditu abestiak eta Txuso ekoizlearekin batera ari da lanean. Hamaiketakoan hortaz eta beste hamaika kontuz hitz egin dugu. Tortilaren eta saltxitxoiaren laguntzaz hitz egin ere. Azkenburuko gisa bere musika taldeen top 10a egin digu. Entzun nahi?
From the publisher's feed