Iruñeko haur eskoletako euskara eskaintza urria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua haur eskola bakarrean eskaintzen dute, eta euskalgintzak auzo guzietara zabaldu nahi du. Gaiaren nondik norakoak aztertzeko hiru lagunekin mintzatu gara: Iker Mundiñano Iruñeko Euskalgintza taldeko kidea, Edurne Lekunberri Donibane haur eskolako zuzendaria eta Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.