Barrutik

Hitanoa: Kolore pixka bat Euskararentzat


Listen Later

Euskara, Euskara denetik  dauka lagunartean aritzeko erregistroa; Hitanoa deritzo. Hizketari, Toka esaten zaio mutilen artean bada eta Noka berriz hiztunak emakumezkoak direnean. Eta bereziki hiri zuzentzen naun, neska, Noka berpiztu dadin, ahalduntzeko beharra zeukanagu esparru horretan ere!
Hitanoaren barneko toka eta Nokaren erabilerak ez daude egoera beretsuan. Erreportajean, hizkuntza erregistro honen nondik norakoak ezagutzeaz gain, hitanoaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari begira jarriko gara.
Ez hagonala seguru eta adizkerak errepasatu behar ditunala?  Lan hori ere erraztu zinan Ander Erranzek sortutako  Adizkinator APP-ak.  Dena eskura, Euskarari kolore pixka bat gehiago emateko. Gauzak asko aldatu dira  Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-tik gaur arte.
Irati Barrena Bolinagak azalpenak Podkastean.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BarrutikBy EITB Radio Televisión Pública Vasca