Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen #11 - Sakananet sare mankomunatua


Listen Later

Saio honetan Sakananet proiektua zer den azaldu digute gure gonbidatuek: Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea), Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako arduraduna) eta Maialen Martiarena (Guifinet Fundazioa).
Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herri, industrialde eta landa-eremuetara ere iritsiz. Sare honetan finantzazioa, mantentzea eta gobernantza era mankomunatuan egiten da erabiltzaile eta tokiko erakundeen artean.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Hodeia ez da existitzenBy iametza