Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera Tundra, "Eskualde artiko eta antartikoetako ordoki zingiratsu eta zuhaitzik gabea, goroldioz eta likenez estalia izaten dena" da.
Izenburu horixe du, "Tundra", Igor Estankonak 2002an Susa argitaletxerekin argitaratutakoak, baina basamortutik gutxi du Josu Goikoren iritzirako. Areago hogeita bost urte zituela idatzi zuelako. Arrasto gozoa utzi zion liburua izan zela gogora erazi digu Astelehen poetikoak Podcastaren gaurko atalean, maitasuna, introspekzioa, behaketa, memoria… hainbat gai eta tonu daude bilduta liburuan, modu ederrez idatzita" esan du. Poeta behatzailea da Estankona, eta naturan izan ohi du poetaren talaia onena.
"Kanpoan", "Izarrak" eta "Lehen harresiak", Igor Estankonak maitasunari kantatzen dion liburutik Josu Goikok aukeratu dizkigun poemak.