Hizlaria: Amaia Rodriguez Aguirre.
UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko antolatzen dituen hainbat ekimenetan parte hartu izan du Amaia Rodriguez Aguirrek (Eibar, 1991). Berriki, adibidez, IkerGazte kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea izan da eta ikerl(h)ari bideopodcastean parte hartu du. Ikasketez itzultzailea da Rodriguez eta Irakasle Masterra (EHU) ere egin zuen gerora. Bai itzultzaile bai atzerriko hizkuntzen irakasle jardun ondoren, ikerketaren bidea hartu zuen. Orain gutxi, 2025eko abenduan defendatu zuen bere doktore-tesia: Ahozko Handia Elebidunaren (euskara-frantsesa) didaktika eleaniztasuna murgiltze ereduan". Bere ikerlanaren inguruan gehiago jakin asmoz bildu gara berarekin. UEUren GOI Ikastegiko irakasle masterreko irakaslea da gaur egun.
CC-BY. Creative Commons. Egilearen aitorpena.
Ustiapen eskubideak Udako Euskal Unibertsitatearenak (UEU) dira