O no será

“Ikusezinean bidaiatzen”, eraldaketa feministarako tresna


Listen Later

Eragileetan feminismoa sartzeko bidai teoriko-praktikoa ezagutuko dugu gaurkoan. Galdera sakon batekin hasita, zergatik feministizatu behar dira kolektiboak edota eragileak? 
Heteropatriarkatuarekin amaitzeko, aske izateko feminismoak bizitzako arlo guztiak blaitu beharko lituzkeelako. Eta ikasi dugun moduan, kanpokoa aldatzeko beharrezkoa da barrukoa ere aldatzea, bai norberaren etengabeko errebisioan, baita gure kolektiboetan ere. Finean, pribatua politikoa da, kasu honetan pribatua gure kolektiboak izanik.
Benetako aldaketa burutzeko, Audre Lordek irakatsi zigun bezala “Ez dugu nagusiaren etxea jabearen erremintekin desmuntatuko”, beraz, lanketa handia izan behar da ta ezin ditugu kanpoan dauden logikak eta hierarkiak errepikatu, heteropatriarkatu kapitalistaz oso gurutzatuta gaudela identifikatu behar dugu.
Horren harira, gaur beste proposamen bat ezagutuko dugu, “Ikusezinean bidaiatzen. Eraldaketa feministarako Antolakundeko aldaketa” proposamena.
Saioan zehar entzun ditugun abestiak:
Mercedes Sosaren “Todo cambia”
Annekdotas taldearen “Kalamarmen”
Errekaleor auzo askeak 2019an martxoaren 3rako grabatutako “Oroimenaren barrikada”
The post “Ikusezinean bidaiatzen”, eraldaketa feministarako tresna appeared first on Halabedi.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi