Josu Goikok, liburutegietako apaletan dagoeneko ez dauden poesia liburuei eskaini nahi dizkie datozen Astelehen poetikoak. Podcastean bere iritzirako liburutegietan "denbora gutxiegi" egiten duten poesia liburuetako poemak aukeratu eta ahots goran irakurriko dizkigu. Arantxa Urretabizkaiak idatzitako bi poemari eskaini dio atal hau. "San Pedro bezperaren ondokoak" poema horietako bat, 1972an idatzia baina aktualitaterik galdu ez duena.
Euskal Herrian Europako beste lekuetan baina poesia gehiago irakurtzen dela badaki, horregatik argia eman nahi die "almazen ilunetan" gordeta dauden poema liburuei.