Sarritan poesia hitz arranditsuekin, potoloekin, lotzen dugu, ulertzea kosta egiten zaigun esanahi misteriotsuarekin. Poesiak batzuetan ahalegina eskatzen digu iristeko, eta horrek, beldurtu ere egin dezake irakurlea eta poesiari atea itxi. Poesia guztia ez da ordea horrelakoa, bada poesia hurbilekoa eta ez da bestea baino okerragoa eta akuilu ona izan daiteke. Ione Gorostarzu poeta berastegiarraren "Des egiten"(2012) izeneko liburuak, poema laburrak, esanahi garbikoak dakartza: emakume izatea, familia, maitasuna, sexua… dira haren gaiak. Poesiarako sarbide polita izan daiteke edonorentzat eta handik gaurko podcastaren uzta.
Aurreneko bi poemek izen bururik ez dute. Lehenengoak emakume jaio izana du abiapuntu eta bigarrena, azpimarratzen diren liburuetaz. Ihesa eta Familiaren lotura azken bi poemen ardatza. Entzun Poemak Josu Goikok aukeratu eta irakurrita.