Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra.
Hala ere, beti izan al da BERRIA feminista? Nolakoa izan da honaino iristeko bidea? Eta, aurrera begira, zer dugu egiteko?
Bidea urratzen ari diren bidaide guztiei esker iritsi gara honaino. Eta, hain zuzen horregatik, lokatzetara jaitsi diren horietako hiru lagunekin egin dugu hitzordua, 20 urte hauetako bidea elkarrekin errepasatzeko. Gurekin ditugu Uxue Rey, Maite Asensio eta Elene Barandiaran.