Jon Gerediagaren "Argia, lurra, zuhaitza, zerua liburua" (Pamiela 2015) da Astelehen poetikoak podcastaren ale honetarako Josu Goikok egin duen aukera. Gerediagak, ibilbide luzea du sorkuntzan, antzerkian hasi zen, Bilboko Antzerkiola Imaginarioa izeneko taldean; besteak beste, Ander Lipusekin batera. Baina gerora, poesian egin du ibilbidea nagusiki. "Destilazio baten emaitza" dela haren lana uste du Goikok, "kentzen eta kentzen" mamira heldu dela " Urtaroak eta zeinuak" eta "Natura berriak" liburuetan. Natura, erdigunea da Jon Gerediagaren poematan.
Ahots gorazko irakurketarako, erreka, gaua naturan eta euri zaparrada gai bezala jasotzen dituzten poemak aukeratu ditu Josu Goikok.