Uda Imajinatuz osatu du Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastaren atal hau . Uda, uda eder bat, Bizkaiko Ea herria eta Eako poesia egunak, joandako egunak, non poesiari egiten zitzaion gorazarre. Eta egun haietako batean, poeta azpeitiar bat, poema handiak letra minuskulaz idazten dituen poeta bat, ahots hauskorrez jendaurrea bere sarean harrapatuz oroitzen du. Jose Luis Otamendi poeta Azpeitiarra da oroitzapen hori eragiten diona .
"Erlojuaren Mekanika" (Susa 2007) liburutik hautatu ditu atal honetarako poemak. "Egunkari orri batekin", "Aberria zelan ahaztu" eta "Mundua" izeneko poemak.