Arkeologia lan txikia izan da, Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastean egin duena. Poesiaren arloko nobedadeak zuzenean pocastaren atalera ekarri beharrean, urtetxo batzuk dauzkaten poema liburuak aukeratu izan dituelako guri eskaintzeko. "Nik asko ikasi eta gozatu dut Arantxa Urretabizkaia, Koldo Izagirre, Karmele Igartua, Angel Erro, Castillo Suarez, Artze, Montoia, Bilbao eta beste hainbaten poemak irakurtzen" esan digu azken atal honetan. Eta urtean zehar aurkeztutako poeten lanen artetik, bigarren aukeraketa bat egin digu azken atalerako. Hala, Karmele Jaioren "Gosari aztarnak", bigarrena Peru Magdalenaren "Argia" liburutik aukeratutakoa da, "Nere buruari" Manuel Lasarteren bertso-poesia da hirugarren aukera eta Miren Agur Meaberen "Baratzeko deia" laugarren eta azkeneko olerkia,
Poesia, musika ederrez hornitua, beti bezala. Eman Play, lehen bai lehen.