Badira idazle batzuk asko idatzi eta beti oso ondo egiten dutenak. Juan Kruz Igerabide baino egile oparoagorik euskal literaturan! Haur eta Gazte literaturan da batez ere ezaguna Adunako idazlea eta hor du lanik ikusgarriena: hainbat eleberri eta batez ere, ahozko literaturen iturritik edaten duen poesia. Ezaugarri bat: haren umeentzako poesian, sarri nabari da haiku japoniarren eragina. Helduentzako poesia ere badago Igerabideren idatzien artean, maitasunari edo heriotzari dagozkion gaiak tartean.
Hiru poema aukeratu dizkigu Josu Goikok podcasterako, "Esperantzari leiho bat" ," Lagun bat hil zitzaigun joan den astean; etxean izan ditugu haren emaztea eta alaba" eta "Maitasunaren gogoeta". Entzun bere ahotsean.