Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2026.03.25 Adei Zubillaga Futbol Sala Txapelketa
    3. Futbol Sala Txapelketa antolatu dute apirilaren 3 eta 4erako. Leitzako kiroldegian ospatuko da txapelketa eta iada izen emateak itxi dira. Talde ugarik eman du izen iadanik eta horren inguruko informazioa ekarri digu gaur antolatzaileetako batek. Entzun Adei Zubillagak kontatu diguna.
    13 min
  • 2026.03.25 Joanes Ilarregi Martzol Euskara Teknikaria Informazioa
    Euskara teknikaria Joanes Ilarregi hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen zenbait aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu Joanes.
    29 min
  • 2026.03.24 Vinaixa Gartzia Jeiki Abesbatza kontzertuak
    Leitzako Jeiki Abesbatzako zuzendari Vinaixa Gartziarekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Martxoaren 28 eta 29an kontzertuak emanen dituzte Hernanin eta Leitzan. Kontzertu sakroa izanen dela kontatu digu zuzendariak. Entzun elkarrizketa honetan Vinaixak aipatu diguna.
    10 min
  • 2026.03.24 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea Janari xahuketa
    Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
    14 min
  • 2026.03.24 Harkatiz Delgado Liburuzaina
    Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
    23 min
  • 2026.03.23 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    14 min
  • 2026.03.23 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskola Korrika
    Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
    12 min
  • 2026.03.18 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea
    Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
    20 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa