Atal honetan, Beñat Rodrigo, Kiliki frexko!
Aitziberrek eta Malenek, Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa…gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira.
Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbete pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yart-i?
Ez galdu aste honetako atala!
Benetan Zabiz, On Timek ekoitzi du EITB Podkasterako