Ez gatoz Paristik

Kulturismoa


Listen Later

Kultur ekitaldi handiak, aurrekontu handiak, erakunde publikoen diru-laguntza handiak… Makro-ekitaldien aroa bizi gaitu. Milaka eta milaka bisitariren etorrera nahi duen eredua jasangarria al da gure natur eta kultur ekosistementzako, baina? Turismoa sustatzea helburu duen politika kultur politika ote da?
Kulturismoaz ari gara atal honetan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko soil gisa ulertzen duen ereduaz.
Iritzia, Ihitz Iriartek.
Elkarrizketatuak, Joana Barbier, Ula Iruretagoiena, Aitor Servier eta Jon Urzelai.
ZUBI-MUSU BAT, Eneritz Furyak-ek, Nerea Arrienen Felis katua poema musikatuz.
‘HI BIZI HAIZ HI’, Harkaitz Canok idatzia eta Felipe Murillok, Xanti Arrizabalagak eta Nora Alberdik lokutatuta.
Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.
Entzun dituzu, Broken Brothers Brass Banden Kaletarrak, Ihitz Iriarten parte hartzearekin; Piztu Bilboren Piztu Bilbo Itzali MTV, Lumiren Sirena saldua, Turbo Retrobator-en Elektrik haiz eta Auntxa eta Iturbideren Urrestillako festetan.
Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.
Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.
Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Ez gatoz ParistikBy Berria