El Salto Radio

Lanaren Ekonomia: Osasun publikoa defendatzeko garaia


Listen Later

Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu.
Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen “Osakidetzaren harrapaketa korporatiboa” txostenari jarri diogu arreta, eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Gorka Martija OMALeko kideak.
Saioa bukatzeko, asteartean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta EAEko Arartekoak Osakidetzari buruz emandako datuei erreparatu diegu, Argiako kazetaria Urko Apaolazaren laguntzarekin, idatzitako Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora? artikuluari tiraka.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

El Salto RadioBy El Salto Radio