Larunbatean? Mahai jokuak!

Larunbatean? Mahai jokuak!

By Sr. BrutalLeisureVideo Games
Download on the App Store

Larunbatean? Mahai jokuak! episodes

  • Arquitectos De Stonespine
    Gaurko saioan Roll Player frankiziako spin off bat dakart. Arquitectos de Stonespine joku familiarra dugu non gure ziega sortzen saiatuko gara; horretarako kartasorta draft erronda ezberdinak izango dira eta behin eskuratuta, gure objetiboak betetzen saiatuko gara horiekin (mustroak dituzten gelak kokatzen, altxorrak mugitzen, etab.)
    11 min
  • Larunbatean? Mahai jokuak! - Raising Chicago
    Gaurko saioan Risin Chicago dakarkit. Langile kolokazio eta subasta jokuen artean dabilen euro jokoa non Chicago berreraikitzera jolastuko gara. Konboak, luzapen ongi neurtua eta produkzio zaindua; 2025eko euro batek bete behar dituen kaxa guztiak.
    11 min
  • Skull King
    Gaurko saioan gure jolasaldietako klasiko bat dakarkit. Skull King baza joku bat da, non jolasten hasi baino lehenago, irabaziko ditugun bazak asmatzen saiatuko gara; asmatzen baditugu punto gehiago lortuko ditugu, oker esaten badugu puntuak galduko ditugu. Jokua sinplea dirudi bere estiloan, baina barreak botatzeko oso aproposa da, batez ere beste joku gogorrako bat jolastu baduzu lehenago. Maltzurkeria esnatzen duen karta jokua, batez ere lagun aproposak arerio bezala badituzu.
    19 min
  • Tigres Asiaticos
    Gaur Trigres Asiaticos izango dugu protagonista. Paulo Soledade eta Nuno Bizarro sortzaileen euro berria asiar kontinentera urbiltzen gaitu, aurreko mendeko azken amarkadetara, non Tigre Asiarrak ezizena jarri zieten herrialdeak salto industrial eta teknologiko ikaragarria bizi zuten eta gaur eguneko potentziak izatera bideratu zituen. Joku interesgarria mekaniketan baina estetikoki itsusia.
    16 min
  • Empires. Age Of Discovery
    Gaur Empires. Age of discovery jokora jolastu gara, langile kolokazioan oinarritzen den mahai jokoa, ameriketako deskubrimendua-ren garaian kokatzen dena. Jokalari askotarako joku aproposa eta interakzio askorekin.
    21 min
  • 7 Empires
    Gaur 7 empires jolastu dut, wargame eta ekonomiko generoen artean igeri egiten duen jokua, non ekintzen bitartez, inperio ezberdinetan influentzia irabazten saiatuko gara, partida amaieran punto gehien lortzeko asmoarekin.
    14 min
  • Aurkezpena
    Larunbatean? Mahai jokuak! mahai jokuei buruz hitz egiteko podcast bat da. Izenak dion bezala, larunbatetan, jolastu eta gero grabatuko ditudan aletxoak dira, blog moduan, jokuari buruzko informazioa emateko eta hoki kritika bat egiteko.
    3 min

About Larunbatean? Mahai jokuak!

From the publisher's feed

Blog moduan grabatutako mahai jokuei buruzko podcasta. Saio motzak eta monotematikoak.