Leire Bilbao poeta ondarrutarra, pixkanaka haziz joan den poeta da Josu Goikoren iritzirako: Ezkatak, Scanner eta Etxeko urak lanekin. Azkena berriz, amatasunaren azterketa eta bizipen poetikoa da. Sarreran dio" Ama, arraina bezain ama, zuhaitza bezain ama txoria neu ere". Denok gara erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak. Nola nahi podcasterako haurrei zuzendutako poemak aukeratu ditu "Piztipoemak" eta "Xomorropoemak, Pamielarekin kaleratuak. Izenburuek iradokitzen duten moduan animaliak, itsasokoak eta lurrekoak, handiak eta txikiak dira olerkietako protagonista. "Anatomia Poetikoa", "Karramarro kakanarroa" , "Argindar kable baten gainean bi txori" eta "Kilker hotsa dauka maiteminak" dira EITB podkasten ahots goran irakurtzeko aukeratu dituen poemak.