Berriketan

M11: Gezurrak ere eztanda egin zuen (I)


Listen Later

2004ean Al Qaedak Madrilen egindako atentatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak ETAri egotzi zion atentatua, eta lau egun beranduago eginen ziren hauteskundeak arte luzatu nahi izan zuen gezurra. Ez zen posible izan. Gertakari haien inguruan informatu zuten bi kazetarirekin mintzatu gara: Eider Goenaga eta Ainara Mendiola. Goenaga politikako kazetaria zen garai hartan; gaur egun, BERRIAko zuzendari ordea. Mendiola Mundua sailean aritzen zen, baina orain ez da kazetari aritzen.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BerriketanBy Berria