Angel Berrueta okinaren hilketa politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak ETAri egotzi zion Madrilgo atentatua, eta giro gaizto horretan, Berrueta hil zuten Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta bere seme Miguel de la Peñak, haien emazte eta ama Pilar Rubiok bultzatuta. Gertakari haiek azaldu dizkigu Irene Arrizurieta garai hartan BERRIAn politika gaiak jorratzen zituen kazetariak. Aitziber Berrueta hildako okinaren alabaren hitzak ere bildu ditugu atal honetan.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.