Marcos Tedín Uriburu, argentinarra gonbidatu dute Benetan Zabizera! Argentinan jaioa eta hazia, Euskal Herriarekiko interesa izan zen Marcos hona erakarri zuena. Itsasoaren beste aldean hasi zen 2018.urtean bere kontura Euskara ikasten, eta konturatu denerako Berria egunkarian dihardu lanean. Euskal Herrian Master ikasketak egitetik, ETB-1eko kultura orokorreko lehiaketa batean parte hartzeraino, euskal giroan zeharo murgilduta dago.
Zerk piztu zion Euskal Herria eta euskararekiko interesa? Nola ikasi zuen euskara? Nola konturatu zen bere abizenetako asko euskaldunak zirela? Zer daki bere abizenen jatorriaren inguruan? Nortzuk dira bere arbasoak? Marcos eta Aitziber urrutiko lehengusuak ote dira? Zeintzuk dira Argentina eta Euskal Herriaren arteko desberdintasunak? Nolakoak dira euskaldunak, bere ustez?
Ez galdu aste honetako atala!
Benetan Zabiz, On Timek ekoitzen du EITB Pokasterako.