Maiatz aldizkaria eta argitaletxea erreferentea dira iparraldeko kulturan. Josu Goikok Astelehen Poetikoak podcastaren atal honetarako aukeratu duen Marikita Tambourin idazlearen olerki bilduma argitaletxe honakoa da. Bizitza osoan zehar Iparraldeko sortzaileak Euskaraz eta Frantzesez idatzitako olerkiak dira, eta Josuk Euskarazkoak aukeratu ditu ahots goran irakurtzeko. Bizialdi garratza ageri da bertso-lerro laburretako poematan. Inguru historikoak, politikoak eta pertsonalak markatzen dituzte olerkiak. Arbasoek utzitako ondarea, gatazka politiko eta armatuaren ondorioak, GALen atentatuek eragindako izua, Tambourinen intimitate mindu ageri delarik.
70 hamarkadako borroka politikoa biltzen dituzte Josu Goikok irakurtzen dituen lehen lau olerki laburrek , "Gure arbasoak" eta " Uhartearen ametsa" dire beste bien izen buruak.