Norberak hartutako baja edo gaixo agiria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaiaren gako nagusiak aztertzeko bi medikurengana jo dugu: Mikel Baza eta Silvia Gonzalez. Osatzen elkarteko bozeramailea da lehenbizikoa; Mediku Jeneralisten eta Familia Medikuen Espainiako Elkarteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria, bigarrena.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.