Mendebaldeko Saharako gatazka eta sahararren erresistentzia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kristina Berasain kazetari eta 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaren egilearekin mintzatu gara 50 urteko borrokari errepasoa eman eta gerraz eta haren ondorioez gehiago jakiteko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu, eta Saharari kantari diskoko Izar polisariar bat abestia agertzen da atalean.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.