Diskogintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Durangoko Azokan bertan jendaurrean grabatutako saioa da. Baga-Biga diskoetxeko Iker Aginaga eta Andres Camio “Jitu” Elkarreko musika arduraduna izan dira gaurko atalaren gonbidatuak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.