Gaur, aurreko saioaren jarraipena egin nahi dugu. Aurreko gaiarekin jarraitu eta berri bat sartu dugu oraingoan. Artisten aurkezpena eta egiten dutena kuxkuxeatzeko informazioa utziko dizuegu hemen:
Stop-motion teknikaren inguruan hitz egiteko bi kide izan ditugu, biak zine zuzendariak eta stop-motion teknika lantzen dutenak:
Sonia Estévez: Gasteizen bizi da eta TIK TAK animation (webgunea) Ikusentzunezko produktora independientea dauka, filmografia polita daukana.
Txotxongiloa laburmetraia otsailaren 16an estreinatu zuen, TIK TAK animation (instagram) produktorak ekoiztua.
Alba Barbé i Serra gizarte eta kulutura antropologa da eta Katalunian bizi da. Cua de Sirena (Cola de Sirena) laburmetraiaren inguruan hitz egin dugu. Hala bedin ere izan genuen Enfemme dokumentalaz hitz egiten, cross-dressing eta emakume transen ingurukoa.
Bestalde, modaz eta moda iraunkorraz hitz egin nahi dugu hurrengo kidearekin:
Maddalen Agirre Loinaz: Moda ikasi zuen Bartzelonan eta artista disziplinarra dugu. Moda jasangarrian, estanpatuen sorkuntzan lan egiten du eta tailer propioa dauka.
Espero dugu saioa gozatzea!! Gu oso gustora egon gara!