Pasa den astean, urtero ospatzen den Durangoko azoka izan dugu. Urteroko hitzordua, aurten modu misto batean egin dena, alde batetik bertaratzeko aukera emanez, baina pasa den urtean egin zen bezala, online bidezko denda irekiz ere.
Gaurkoan Edo ez da izango irratsaiora ekarri nahi izan ditugu zenbait gomendio. Liburua hartu, eseri lasai, musika jarri, ireki liburua eta aurrera… Eider Rodriguez-en Eraikuntzarako materiala nobelan jartzen duen bezala… ‘Aitak esan zidan norbait benetan garbia den jakiteko bere liburuak miatu behar direla, hor zegoela norberaren funtsa. Bakardadean irakurtzen baita eta bakardadean garelako benetan garena´. Goazen izatera, beraz.
Hona hemen irratsaiora ekarri ditugun idazleak:
Uxue Apaolaza “Bihurguneko nasa“
Eider Rodriguez “Eraikuntzarako materiala“
Marta Venceslao Pueyo, Mar Trallero eta Genera “Putas, Errepublika eta iraultza”
Dom Campistron “Bekatorosak“
Ane Labaka “Algara mutilatuak“
Igone Mariezkurrena Fernandezkaz eta Irantzu Pastor Ordoki “Lumineszenteak/Luminiscentes“
Leire Bilbao eta Maite Mutuberria “Barruko ahotsak“
Leslie Feinberg “Borrokalari transgeneroak”
Tupust! zu!
Musika:
Anari: Vinu, cantares y amor
Eneritz Furya: Beltzaile.
Liher paradoxak
Sara Zozaya, Lili #4 sara zozaya
Loa, loa, laguna. Aura, egizo loto, loto.