O no será

O no será-Edo ez da izango : Edo ez da izango | Adineko emakumeen egunerokotasuna eta borrokak


Listen Later

Arabako Pentsiodunak Laneaneko kide bi, Ana Tere eskumatara (Iturria: Hala Bedi).
Emakumeon beste errealitate batzuekin gertatu ohi den bezala, ikusezintasuna da nagusi adineko emakumeek bizi duten egunerokotasunari dagokionez ere. Irratsaio honen bidez, gure aletxoa jarri nahi izan dugu euren egoera eta borrokak ezagutarazteko, eta horretarako, Ana Tere Diaz Alba izan dugu gurekin, ondo baino hobeto ezagutzen duena adin honetara iritsitakoan emakume batek parez pare topatzen duen panorama. Honi aurre egiteko, gainera, antolatu eta borrokatzeko hautua egina du Ana Terek, Arabako Pentsiodunak Lanean taldean eta EHko pentsiodunen mugimenduan, emakumeen atalean bereziki, lanean dihardu eta burubelarri.
Irratsaioan jarri dugun musikari dagokionez, Anariren “Giza zarata” diska berriari eskaini diogu tartea, “Edertasun arraroa” eta “Vesna Vulovic” abestiak jarrita. Eta amaitzeko, saioa Korrika Gasteiztik igarotzen ari zen bitartean emititu denez, 23.Korrikako abestiarekin itxi dugu.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi