Ikerketa Metodologia Feministari buruzko Jardunaldien seigarren edizioan parte hartu genuen. Bertan migrazioei, giza eskubideei eta intersekzionalitateari lotutako gaiak jorratu ziren. Helena Maleno (Colectivo Ca-minando fronteras) aktibista ezaguna eta Florencia Brizuela (Red Jurídica Antiracista) ikertzaile militantea elkarrizketatu ditugu, besteak beste. Baita jardunaldien antolatzaileetako batzuk: Gloria Guzman eta Irantzu Mendia (Hegoa Institutua) eta Marta Luxán (SIMReF-EH).