Argazkia: Sonia Pulido
Otsailaren 19 eta 20an “Zaintzak erdigunera” EHko Koordinadora Teministak antolatuta jardunaldiak burutu ziren Gasteizen, askotan ahotan dugun lema haulurreratzeko asmoz. Antolakuntzan ibilitako Aurora Iturriotz eta Marina Sagastizabal elkarrizketatu ditugu, baita jardunaldien partaide izan zen Pili, Bizkaiko Trabajadoras No Domesticadas-eko kidea. Haien hitzen bidez Zaintzen Sistema Publiko-komunitarioaz, hots, aipaturiko koordinadorak egindako proposamenz arituko gara, proposamen mamitsu hau hobeto ezagutuz.