Ezin kabituk Euskal Herriko Lehenengo Jatunaldi lodien berri eman zuen aurreko ikasturteko bukaeran. Irailaren 9an, 10ean eta 11an, Gernikako Astra Gaztetxean 150 pertsona batu ginen lodifobiak zeharkatutako gorputzen politikak aztertzeko. Hiru eguneko irla horretan, Euskal Herria patriarkal eta gordofoboaren baitan elkarrekin egoteko, pentsatzeko, jolasteko, tripak eta izterrak elkarri igurzteko, lasdaskan aritzeko, jateko eta konspiratzeko espazioa sortzea lortu zuten.
Gaur gurekin estudioan Garazi eta Laura egon dira hausnarketak zabaltzeko gurekin. Beraiekin egon gara hizketan Gernikan bizitako momentuan gogoratzen. Emozio betetako elkarrizketa izan da eta hurrengo pausoei begira daude jada.
Irratsaioan entzundako abestiak:
– Road Ramos. Gorda
– MARTA & HERBASS
– ZEA MAYS. Elektrizitatea
– Lizzo. Truth hurts