O no será

O no será-Edo ez da izango : Ikus-entzunezkoak birpentsatzen


Listen Later

\r\nFotograma de ‘Sólo son peces’.\r\n\nGaurko saioan ikusentzunezko ekoizpenak jorratuko ditugu begirada feminista batetik. Horretarako Setem-Hego Haizeak ondutako  “Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa” txostenaren bigarren partean oinarritu gara eta ikus-entzunezkoetan zentratuta hainbat eduki izango ditugu gurean.\r\n\nHasteko Setem Hego Haizeako kideak diren Ainhoa Bilbao eta Ania Otaola ditugu gurekin, txostenaren eta Balioen Faktoriaren inguruan hitz egiteko.\r\n\nOndoren Sally Fenaux Barleycorn nazioarteko gidoilari, zuzendari eta aholkularia elkarrizketatuko dugu eta amaitzeko Al Borde Films ekoiztetxe feministara gerturatuko gara, horren partaide diren Paula Iglesias Rodríguez eta Marta Gómez Calderónen eskutik.\r\n\nEta saioa girotzeko emakumeek sortutako soinu bandak edo horietarako sortutako kantak entzungo ditugu: Sona Jobarteh-en Jarabi, Pinar Toprak-en Echoes of Battle eta Maite Arroitajauregik eta Arantzazu Callejaren abestia Akelarre filmerako.\r\n\nThe post Ikus-entzunezkoak birpentsatzen appeared first on Hala Bedi.\r\n
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

O no seráBy Hala Bedi