Gaurko saioan, iaz hasi ginen dinamikarekin jarraituz, arte ezberdinei lekua egin nahi izan diegu.
Inguruan ditugun artisten lanaz gozatu bakarrik ez, horiei buruz hitz egitea ere gustatzen zaigunez, gaurkoan Miren Narbaiza MICE eta Itziar Garaluce gonbidatu ditugu haien proiektu pertsonalei buruz hitz egiteko. Ez hori bakarrik, primizian, azken asteotan Mexiko Hirian aurkeztu berri duten METEO proiektu audiobisualari buruz ere aritu gara.
Oraingoan, beraz, musika izan da protagonista, eta honekin batera, beste zenbait disziplina nahastuta.
METEO