Zer diozue? ba al dago kuirrik Gasteizen? nolakoak dira azkenaldian gauak? abestiak zioen bezala, ilunak dira Gasteizko gauak? Horretaz hitz egingo dugu gaur.
Satelite Tabernako Vivianarekin egon gara eta kuirra den espazio honetaz hitz egin dugu, poliki-poliki lekua egin duena Gasteizen. Ekintza anitzak antolatzeaz gain, hegemoniatik kanpo sentitzen direnak/garenak bertan topatzen gara eta ongi pasatzen dugu.
Ondoren, Leire Vargasekin Señora Sariketaz eta bollo bertsoen inguruan hitz egin dugu, ekainak 2an bollo bertso saioa antolatu baitute Satelite tabernan. Ondoren, jarraitzeko, Dj pezon izango dugu. Gorde data!!