Gaurko irratsaioa nahasketa izan da, alde batetik taldeen artekoa eta bestetik edukiena. Martxoaren 4an egongo diren bi deialdien inguruko elkarrizketak izan ditugu. Alde batetik, martxoak 4 Lodifobiaren aurkako eguna izango da eta EZIN KABITU kolektiboak programazioa oso bat antolatu du Gasteizen “Lodiok harro!” lemapean. Horregatik kolektibo horretako 2 kide, Laura eta Itziar, izan ditugu estudioetan. Bestetik, “Crítica de la razón puta. Cartografías del estigma de la prostitución” liburuaren egilea den Paula Sanchez Perera elkarrizketatu dugu, larunbatean aurkeztuko baitu liburua Gasteizen.
Irratsaioan bi kanta entzun ditugu: La clika pikaren “la gorda” eta Zea Maysen “Ez naiz ni”.