O no será-Ez da izango programan gai potente jorratu dugu. Menopausiaren gaia izan dugu aztergai. Horretarako, gonbidatu berezi bat izan dugu gurekin, gaian aditua dena. Bera Anna Freixas da, Kordoban bizi den katalana, unibertsitateko irakaslea izandakoa, psikologian lizentziatua eta doktorea, feminista, idazlea… Emakumeen zahartzaroaren inguruan ikertu du bereziki, gerontologia feministaren arloan ere aportazio garrantzitsuak egin ditu. Liburu ugariren autorea da: Nuestra menopausia, una version no oficial; Yo vieja… besteak beste.
Menopausia entzuten dugunean zer datorkigu burura? Zerekin lotzen dugu? Zer dakigu horren inguruan? Nondik jasotzen dugu informazio gehiena?
Estigma, beldurrak, aldaketa, gaixotasuna, zahartzaroa… diskurtso dramatikoaren/negatiboaren joera nagusiaren aurrean, Anna Freixasek asko dauka esateko.